Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Arte Ederretako fakultatea

ESKAERAK:

 ESKABIDE-ORRIAK:

  • TITULUA ESKATZEA 
  • TITULUAREN EUROPAKO GEHIGARRIA
  • ZIURTAGIRIAK ESKATZEA
  • KREDITUAK AMORTIZATZEA ESKATZEA
  • BALIOZKOTZEKO ESKAERA
  • ATZERRIKO IKASKETEN BALIOZKOTZEA
  • KONPENTSAZIO-EBALUAZIOA ESKATZEA 
  • LEKUALDATZEKO ESKAERA
  • MATRIKULA EZEZTATZEKO ESKAERA

TITULUA ESKATZEA

Prozedura honako hau da:
Titulua eskatzea betetzea eta sinatzea (pdf, 36 KB)
- NANren fotokopia eranstea (indarrean) 
- Dagozkion tasak ordaintzea (Idazkaritzan emandako abonu-agiriaren bidez).
Izapide horiek egin ondoren, TITULUAREN FROGAGIRIA emango zaio eta horrek balio ofiziala izango du, titulua igorri arte.

TITULUA JASOTZEA
Eskaera egin zenetik epe bat igarota, Idazkaritzak behin betiko titulua igorriko du eta Tituluen Bulegoak gutun bat bidaliko dio ikasleari horren bila joan daitekeela adieraziz.
Izapide hori interesdunak BERAK egin beharko du, edo NOTARIO-AHALORDE bidez beste pertsona bati eskuordetuta.

TITULUA BIDALTZEA
Hori jasotzeko idazkaritzara joateko aukerarik izan ezean, idatziz eska daiteke (titulua bidaltzeko eskabide-orria) (pdf, 76 kb)  Titulua bidaltzea beste Probintzia bateko Hezkuntza Ordezkaritzara, UVP-EHUren beste Campus bateko Errektoreordetzara, edo beste herrialde bateko Espainiako Kontsul Bulegora.

 

TITULUAREN EUROPAKO GEHIGARRIA (TEG)
Tituluaren Europako Gehigarriaren helburua da Europako herrialdeetan emandako goi-mailako hezkuntzako tituluen gardentasuna areagotzea eta horien aitortza profesionala eta akademikoa erraztea. PROZEDURA
- ikastegiaren idazkaritzan eskatuko da. Interesa duen pertsonak nahi adina eskatu ahal izango ditu, aldez aurretik ezarritako tasa ordainduta.
- TEGa hiru hizkuntzatan egingo da: gaztelania, euskara eta ingelesa
-  TEGa ikastegiaren idazkaritzan emango da, ordainketa egin eta astebete ingurura; arrazoi teknikoengatik eragozpenak sortzen ez baldin badira

 

ZIURTAGIRIAK ESKATZEA

Ikasleak nahi duenean eska dezake NORBERAREN ZIURTAGIRI AKADEMIKOA, honako pauso hauek emanez gero:

  • WEB BIDEZ ESKATZEA
  • Espedienteak kontsultatzeko GAUR programan (http://gestion.ehu.es/gaur) ) "Norberaren Ziurtagiri Akademikoa (NZA) eskatzea" izeneko aukera jarri da.

Ordainketa egin daiteke:

- Nire ordainketen bidez, banka elektronikoaren erabiltzaile edo kreditu-txartel baten titular gisa - Abonu-agiri bidez ere egin daiteke

Dokumentua etxera bidaltzeko eskatu edo idazkaritzan jaso ahal izango da

  • ESKAERA IDAZKARITZAN
  1. Ordaindu dagozkion tasak, eskaera egitean jasotako abonu-agiriaren bidez.
  2. Interesdunak gestio hori egitera etortzeko aukerarik izan ezean, beste pertsona batengan delegatu ahal izango du, baimen bat eta NANaren fotokopia eramanez gero. Baimendutako pertsonak bere NANaren fotokopia erantsi beharko du.

Nahitaezkoa ez izan arren, Titulua amaitzean, GUZTIZ GOMENDAGARRIA DA NORBERAREN ZIURTAGIRI AKADEMIKOA eskatzea Tituluarekin batera.

 

KREDITUAK AMORTIZATZEA ESKATZEA

Aukera askeari buruz indarrean dagoen araudia kontsulta daiteke.

Prozedura honako hau da:

  1. Bete amortizatzeko eskabide-orria, eskatutako kreditu mota adieraziz (hautazkoak baliokidetasunez / aukera askekoak).
  2. Kredituen bidez amortizatzea eskatutako jarduera/ikastaroak gainditu direla egiaztatzen duten dokumentuak erantsi.
  3. Eman Ikastegiaren Idazkaritzan, zehaztutako epeetan.

 

BALIOZKOTZEKO ESKAERA

Indarrean dagoen araudia

Dokumentazioa:

  1. Baliozkotzeko eskabide-orria. Bertan zehaztuko dira baliozkotu nahi diren irakasgai guztiak.
  2. Norberaren Ziurtagiri Akademikoa.
  3. Gainditutako irakasgaien programa ofizialak ikastegiaren zigiluarekin.

 

ATZERRIKO UNIBERTSITATE-IKASKETEN BALIOZKOTZEA

Indarrean dagoen araudia

 

Aurkeztu beharreko dokumentuak : 

  • Dagokion Eskabide-orria bete. Bertan zehaztuko dira baliozkotu nahi diren irakasgai guztiak.
  • Norberaren Ziurtagiri Akademikoa.
  • Gainditutako irakasgaien programa ofizialak ikastegiaren zigiluarekin

Baliozkotzeak eskatzeko aurkeztuko diren dokumentu guztiak ofizialak izango dira, eta bide diplomatikoaren bitartez legalizatuak, indarrean dagoen legeriarekin bat etorrita. Dokumentuekin batera, hala behar izanez gero, gaztelaniarako itzulpena ere aurkeztuko da.

Atzerriko unibertsitate-ikasketak baliozkotu eta homologatzeko prozesuari buruzko informazio gehiago izateko, Hezkuntza eta Zientzia Ministerioaren web orria kontsulta daiteke.

Eskaria tituloa homologatzeko proba bateratua (pdf)

  • Epea otsaile deialdirako:     Urriaren 1 – 15
  • Epea ekain deialdirako:       Otsailaren 1 -  15

KONPENTSAZIO BIDEZKO EBALUAZIOA ESKATZEA

Konpentsazioa eskatu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

  • Ikasturtean matrikulatuta egotea.
  • Irakasgaien deialdiak agortuta ez edukitzea.
  • Konpentsatutako irakasgaiek tituluaren kreditu kopuru osoaren % 6ko balioa izango dute gehienez ere eta kredituen % 85 gaindituta eduki beharko da.
  • Konpentsatu nahi diren irakasgaietako hiru deialdietara aurkeztu izana beharrezkoa izango da eta gutxienez horietako batean 3ko kalifikazioa izango du eskatzaileak.
  • Karrera amaierako proiektua konpentsatzeko eskaerarik ez da onartuko.
Konpentsazio bidez gainditzea eskatzeko epeak hauek izango dira: deialdia amaituta otsailetik martxoaren 15era eta deialdia amaituta uztailetik urriaren 15era.
Ikasleari gogorarazi nahi zaio baldintzak betetzeak ez duela esanahi Epaimahaiak Konpentsazioa emango duenik. Eskaeran ahal bezain beste xehetasunez eman beharko ditu ikasleak egokitzat jotzen dituen alegazioak.

Konpentsazio bidezko ebaluazioaren eskaera (eskaera orokorra, pdf, 28 KB), Ikastegiko Idazkaritzan aurkeztuko da.

LEKUALDAKETEN ARAUDIA

Indarrean dagoen araudia

Unibertsitateak ezarritako baldintza orokorrez gainera, Ikasketak Arte Ederren Fakultateak bartzarran erabaki du lekualdatzeko eskaerek honako baldintza hauek ere bete behar dituztela:

1. Tituluko lehenengo zikloa oso-osorik edukitzea.

2. GRADUKO lehenengo eta bigarren maila gaindituta eduketzea

MATRIKULA EZEZTATZEKO ESKAERA

Ikasleak matrikula ezeztatu ahal izango du abenduaren 31 arte. Data hori igarota ez da matrikula ezeztatzeko eskaerarik onartuko, aldez aurreko eskaera arrazoitua eginda ikastegiko zuzendaritzak berariaz baimendu ezean.
Ikasleak eskatuta egindako ezeztatzeak ez du matrikula ordaintzeko konpromisotik salbuesten. Konpromiso hori matrikula egitean hartzen da.
Kontsultatu matrikula ezeztatzeari buruz indarrean dagoen araudia.

Ezeztatzeko eskaera idazkaritzan egingo da erantsitako inprimakia betez (eskaera orokorra, pdf, 28 KB)

Azken eguneratzea: 2011/09/02