Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Arte Ederretako fakultatea
TUTORETZAK

Unibertsitateko irakasleen araudiari buruzko apirilaren 30eko 898/1985 Errege Dekretuko 9.4 artikuluaren arabera, irakasleen irakaskuntza-betebeharren artean, tutoretzarako edo ikasleei arreta eskaintzeko astero sei ordu finkatu behar dira, baldin eta irakasleak lanaldi osoko arduraldia badu; lanaldi partziala izanez gero, lanaldiaren araberako ordu kopurua finkatu beharko du.

Horrenbestez, Fakultatearen sarreraren alboko iragarki-taulan adierazi behar dira zein diren irakasle bakoitzaren eskola-ordutegia eta tutoretza-ordutegia.

Komenigarria da, halaber, ikasturtean barrena ikasleek irakasleei arrazoiz eta aldizka kontsultak egitea. Horrek asko lagunduko du irakasgaiaren jarraipen zuhurra egiten, eta, bide batez, baita ebaluazioa arrakastaz gainditzen ere.

2011/2012ko TUTORETZAK (136 KB)

Azken eguneratzea: 2012/02/15