Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea

Arte Ederretako fakultatea
DEKANOAREN AGURRA

Lagun agurgarria:


Eskerrak eman nahi dizkizut gure web orrira hurbiltzeagatik. Ongi etorri.
EHUko Arte Ederren Fakultatea zentro bizi eta irekia da, zure behar guztiei erantzuteko modukoa inolako zalantzarik gabe. Gurean, kalitatezko irakaskuntza eta ikerkuntza aurkituko dituzu, baita sinpatia, poztasuna eta interesa ere, eguneroko gertakizun eta errealitateei aurre egiteko.

 

Izan ere, irakaskuntza eta ikerkuntza dira urtero mundu osoko ikasleak gure Fakultatera erakartzen dituzten oinarri nagusiak. Alde horretatik, gero eta irakaskuntza egokiagoa ari gara eskaintzen kultur interakzio- eta berrikuntza-alorretan gaur egun ditugun beharrei erantzuteko.   


Jakin badakigunez, kalitatezko irakaskuntza da gurera hurbiltzen diren pertsonen eskaera nagusia, eta kalitate horren gauzatzean egiten dugu ahaleginik handiena. Lizentziaturako lehen eta bigarren ziklo guztiz interesgarriak eskaintzen ditugu, ezin egokiagoak europar ingurunean mugitzeko. Gainera, Doktorego programen maila handia erreferentzia da Europako eta mundu osoko ikasle askorentzat, Latinoamerikakoentzat bereziki.

 

Hego Euskal Herriko bi hizkuntza ofizialetan ikas daiteke gure Fakultatean, gaztelaniaz eta euskaraz, eta gero eta gehiago dira bigarren hizkuntza horretan eskaintzen ditugun enborreko eta hautazko ikasgaiak.


Gure asmoetako bat Europako beste hizkuntza ofizial batzuei ere leku egitea da.

 

Bestetik, ahalegin handia ari gara egiten Fakultatea gizarte-errealitatera egokitzeko. Trebakuntza akademikoa egokia izango bada, ezinbestekoa izango da ikasketen lanbide-profilak egokitu eta gaur egungo errealitate-soziolaboral aldakorren lan-eskaintzak kontuan hartzea. Lehia da nagusi gaur egungo lan-munduan, gurean nahiz mundu osoan, eta gero eta profesional gaituagoak eskatzen ditu lehia horrek. Helburu horri begira, hainbat eratako jardueren bidez osatzen dugu gure trebakuntza: praktikak enpresetan, ikastaroak eta mintegiak, kualifikazio handiko tailerrak... Ia guztietan, oinarrizkoa da teknologia berriekiko egokitzapena.  

 

Kezka edo iradokizunik helarazi nahi badiguzu, postontzi bat duzu erabilgarri. Zure iritzia jakin nahi genuke, gure zerbitzuak hobetzen jarraitzeko.

 

Amaitzeko, gurera hurbiltzera animatu nahi zaitut; eta era asko dituzu horretarako. Europako goi-mailako irakaskuntzak bizi duen konbergentzia-prozesuan, Fakultate honetan ikasi nahi duen munduko edozein lekutako edozein pertsonak eremu eroso eta eskuragarri bat aurkituko du: irakaskuntza eta ikerkuntzarako maila handiko irakasleak, Administrazio- eta Zerbitzu-saileko langile gaituak, etorkizun hobea eraikitzeko gogoz dauden ikasle kideak, guztiona den espazio bat arretaz eta txukun zaintzen duten mantenimendu, garbiketa... zerbitzuetako langileak. Hori guztia eta gehiago aurkituko duzu beti besoak zabalik hartuko zaituen Arte Ederren Fakultate honetan.  

 

Sinadura:
AGUSTIN RAMOS IRIZAR